Gaur da azken eguna Leioako autodefentsa ikastaroan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 8a, 16:32

Leioako Bilgune Feministak antolatuta, apirilaren 13an, larunbatarekin, autodefentsa tailerra izango da. Hitzordua 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara jarri dute Andrak emakumeen elkarte leioaztarraren lokalean. Ikastaroa dohainik izango da eta, gainera, bazkaltzeko aukera ere egongo da 6 euroren truke. "Baina, apuntatzerakoan abisatu bazkaltzera geratuko zareten, mesedez", adierazi du eragile feministak. Izena emateko leioakobilgunefeminista[abildua]hotmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute interesa daukaten emakumeek, apirilaren 9a baino lehen. "Autodefentsa feminista indarkeriaren erroetara jo eta berarekin amaitzeko beharrezko den jokabide, jarrera eta tresna multzoa litzateke. Autodefentsaren bidez aurrera egin dezakegu, gure autoestimua indartu egiten da eta jendartean ezarrita dauden generoaren araberako rolen inguruko kontzientzia hartzea edota esnatzea suposatzen du. Gure helburua emakume guztiok kontzientzia hartzea da eta Leioako emakume guztion artean sare indartsu bat egitea emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko", azaldu du Leioako Bilgune Feministak. Argazkian, 2011ko abenduaren 13an, Leioako Bilgune Feministak eta Andrak emakumeen elkarteak deituta, "Emakumeon aurkako erasorik ez!" aldarrikatu zuten 120 bat emakumek eta gizonek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun