Genero ikuspegidun zinema zikloaren baitan, ostiralean, hilak 12,
gaur hil den
Margaret Tatcher-i filma eskainiko dio
Inola Urdulizko emakumeen elkarteak. Tatcher, jaiotzez Margaret Hilda Roberts, politikari kontserbadore ingelesa eta 1979 eta 1990 bitartean Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Phyllida Christian Lloyd emakume zuzendariak 2011n filmatutako "La dama de hierro" ("The Iron Lady") izango da ikusgai Urdulizko kultur etxean. Inolako kideek azaldu dutenez, filma Margaret Thatcherren inguruko kontakizun biografikoa da, "jatorri xumeko andra horrek sexu oztopo eta gizarte-klaseko hesiei aurre eginez, gizonak nagusi diren munduan arrakasta politikoa lortu" zuela hizpide duen filma, alegia. "Boterea lortzeak dakartzan arazoak eta bidean utzi beharreko guztia" kontatzen duen istorioa da. Argazkian, Margaret Tatcher Ronald Reagan AEBko presidentearekin 1988n / cc-by Ronald Reagan Library.