
Bizkaiko
Ezker Anitza alderdiak antolatuta, asteazken honetan, hilak 10, "Pasado y futuro de la Republica" hitzaldia izango da Berangoeta kultur etxean, Simon Otxandategi etorbideko 64. atarian.
Berangoko Ezker Anitzaren udal taldeak zabaldu duenez, arratsaldeko 7etatik aurrera, Jon Hernandez
Euskadiko Partidu Komunistako idazkari nagusia eta Jon Penche Gonzalez Historia Garaikidean doktorea solastuko dira Espainiako Errepublikaren inguruan. Aurretik, 18:30ean,
Burdinazko Hesiaren Interpretazio Zentrotik bisita gidatua egingo dute. Iganderako, apirilak 14, ordea, EPK-k eta Gazte Komunistek Ermuatik Eibarrerako hamahirugarren martxa antolatu dute, Espainiako II. Errepublikako urtemugan. Irteera Ermuako Orbe kardinalaren plazan izango da, goizeko 10etan. Martxaren amaiera ekitaldia Eibarko Untzaga plazan egingo dute. Bertan, hiru koloreko bandera espainola altxatuko dute, 1931n Estatu espainolean lehen aldiz egin zuten bezala. Argazkian, Burdin Hesiaren metrailadore-postu bat Mendibe-Araneburun / cc-by-sa
Xabier Eskisabel.