Sopelako Udalbatzaren bilkurak bideoz jarraitu daitezke jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 8a, 22:07

Aurrerantzean, Sopelako Udalak auzokideen eskura jarriko ditu Udalbatza guztien bideoak. Horretarako, udal bilkuretan grabatutako bideoak udal web gunean eta Youtube zerbitzarian eskegiko dira. Horrela, auzokideek udal bilkuren nondik norakoak ikusteko aukera izango dute: aztertu diren gaiak, eztabaidak, ordezkari politikoen adierazpenak eta bozketak. Bideoak puntuka banatuta egongo dira, hau da, udalbatzaren gai bakoitzak bere bideoa izango du, auzokideek bideoak jarraitzeko erraztasunak izan ditzaten. Ekimen horren helburua udaletxean egiten den lanari gardentasuna ematea da, herritarrei informazio gehiago emanez eta udal bilkurak sopeloztarrei gerturatuz. Azken hilabeteotan, Udalak beste hainbat ekimen jarri ditu abian udal batzarretan parte-hartzea handitzeko eta gardentasuna bultzatzeko: udalbatzen datak udal aldizkarian kaleratu, aztergaien zerrenda udal web gunean eskegi eta abar. Dagoeneko, pasa den martxoaren 26ko udal bilkura dago ikusgai. Argazkian, Sopelako Udalbatza artxiboko irudian.

2013 urteko martxoaren 26ko udal bilkuraren bideoak (© Sopelako Udala)

1. Alkatetza dekretuen berri ematea



2. Kreditu gehigarri bidez, kredituak aldatzeko 4. zenbakiko espedientearen onarpena, balegokio



3. Kreditu gehigarri bidez, kredituak aldatzeko 5. zenbaki espedientearen onarpena, balegokio



4. Udalaren herri-jabetzaren bakarreko erabileragatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak araupetu dituen ordenantzaren aldaketa 4.epigrafea: herri-lurretan edo herri erabilerako lurretan kokatutako terrazak eta mahai hankabakarrak



5. Betebeharrak aitortzea



6. Hasiera batez onartzea, bidezkoa bada, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen arloko Aholku Batzordearen araudia



7. Alkatetzaren proposamena, Langileria eta Herritarren Segurtasunerako Informazio Batzorde Iraunkorraren izena aldatzekoari buruzkoa



8. Erregu eta galderak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun