Autodefentsa feminista tailerra izango da ostiral eta larunbatean Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 8a, 22:47

Leioan bezala, asteburu honetan autodefentsa feminista ikastaroa izango dute Urdulizen ere. Inola Urdulizko emakumeen elkarteak azaldu duenez, tailerra emakumeei zuzenduta dago, beraien burua defendatu eta sexu erasoak saihesteko teknikak ikas ditzaten. Ikastaroa ostiralean eta larunbatean egingo dute, herriko kultur etxean. Izen-ematea asteazkenera arte egin daiteke, 605 706 268 telefonora deituz zein berdinbideanBizkaia[abildua]bizkaia.net posta elektronikora idatziz. Inskripzioa doakoa da. Ikastaroa 12 ordukoa da, ostiralean bost ordu (16:00etatik 21:00etara) eta larunbatean beste zazpi ordu emango dituztela (10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara). Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, beti ere izena ematerakoan eskatzen bada. Arropa erosoa eramatea gomendatzen dute. Ekimena Berdinbidean Bizkaiak antolatu du, Berdineskola programaren barnean, herritarren artean emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko helburuarekin. Argazkian, eskualdeko jaietan eraso sexistak salatzeko ekimen bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun