Ume eta gazteentzako udalekuak antolatu ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 8a, 23:29

Getxoko Udal Gazteria Zerbitzuak, Getxo Kirolak erakundeak eta Andres Isasi musika eskolak 1.500 leku inguru eskainiko dizkiete udalerriko ume, nerabe eta gazteei uztailan eta abuztuan hiriko udalekuetako jardueretan parte hartzeko. Zehazki, 4 eta 17 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzendutako jarduerak dira. Izena emateko lehen epealdia Getxo Kirolak-en jarduerentzat irekiko da, apirilaren erdialdean. Ondoren, Gazteria Zerbitzuak eta musika eskolak antolatutako hiriko udalekuen txanda izango da. Eskainitako jarduera horiek guztiek oinarri bera dute, ludikoa eta hezkuntza-aisikoa, nork bere berezitasunekin. Udalaren jarduera-eskaintza horri beste erakunde batzuenak gehituko zaizkie, horietako askok udal babesa dutenak. Udalak ez du azaldu ekimenetan hizkuntza irizpiderik dagoenetz. Argazkian, udalekuen aurreko edizio bat / © Getxo.net.

Getxoko Udalaren udalekuak

Gazteria Zerbitzuaren ekimenak

• Hiriko udalekuak: uztailean bi txanda, 5 eta 12 urte bitartekoentzat. Prezio arrunta: 128 euro txandako. Prezio murriztua: 58 € txandako. Hobariak familia ugarientzat. Izena emateko epea: maiatzaren 6tik 21era (www.getxo.net edo 944 660 353).

Getxo Kirolen ekimenak

• Jolasketan: lau hamabostaldi, uztailean eta abuztuan, 4 eta 6 urte bitartekoentzat. Prezioa: 90 euro txandako (bazkidea izan behar da). Izena emateko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 12ra (www.getxo.net edo 944 308 070).

• Udajolasketan: lau hamabostaldi, uztailean eta abuztuan, 7 eta 9 urte bitartekoentzat. Prezioa: 90 euro txandako (bazkidea izan behar da). Izena emateko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 12ra (www.getxo.net edo 944 308 070).

• Kiroletan: lau hamabostaldi, uztailean eta abuztuan, 10 eta 14 urte bitartekoentzat. Prezioa: 90 euro txandako (bazkidea izan behar da). Izena emateko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 12ra (www.getxo.net edo 944 308 070).

• Futboleando: bi hamabostaldi, uztailean, 9 eta 12 urte bitartekoentzat. Prezioa: 90 euro txandako (bazkidea izan behar da). Izena emateko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 12ra (www.getxo.net edo 944 308 070).

• Mendia eta abenturak: bi hamabostaldi, uztailean, 10 eta 14 urte bitartekoentzat. Prezioa: 90 euro txandako (bazkidea izan behar da). Izena emateko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 12ra (www.getxo.net edo 944 308 070).

• Grand slam: bi hamabostaldi, uztailean, 12 eta 17 urte bitartekoentzat. Prezioa: 90 euro txandako (bazkidea izan behar da). Izena emateko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 12ra (www.getxo.net edo 944 308 070).

Andres Isasi musika eskolaren ekimenak

• Aisialdia eta artea: uztaileko lehen hamabostaldian, 4 eta 12 urte bitartekoentzat. Prezioa: 130 euro. Izena emateko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 12ra (artlibitumelkartea[abildua]yahoo.es edo 605 738 803).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun