Urtero legez, Sopelako musika taldeek Sanpedroetan eta Karmenetan, herriko jaietan, jotzeko aukera izango dute, aurretik izena emanez gero. Ohi bezala,
Sopelako jai batzordeak izen-ematea zabaldu du, igandean amaituko dena. Bete beharreko baldintzak lau dira: 1.- Taldeko partaideetariko batek gutxienez, Sopelan erroldaturik egon beharko du. 2.- Talde bakoitzak bere biografia eta CD bat eraman beharko du Kurtzio Kultur Etxera, eta kontakturako telefono edo posta elektroniko bat utzi. 3.- Beharrezkoa izango balitz, herriko talde guztien arteko zozketa bat egongo litzateke eta irabazleek Sanpedroetako edo Karmenetako jaietan jotzeko aukera izango dute. 4.- Taldearen euskararen erabilera kontuan izango da (abestien letretan edo taldearen aurkezpenetan eta abar). Materiala aurkezteko azken eguna igandea da. Horretarako ordutegia honakoa izango da: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. Galderarik izanez gero, 944 065 505 telefonora deitu edo
kultura[abildua]sopelana.net posta elektronikora idatz daiteke. Argazkian,
Rise to Fall boskote ezaguna izan da jaietako oholtzak baliatu dituen taldeetariko bat.