Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzainak kontratatzeko epea zabaldu du 2013ko kanpainari begira,
Sopelako Udalak jakinarazi duenez. Curriculumak bidaltzeko epea apirilaren 24an amaituko da, eta interesa agertzen duten lagunek honako helbide honetara bidali beharko dute:
gpalacios[abildua]ingure.net. Informazio gehiagorako telefono zenbaki honetara ere dei dezakete: 944 396 092 (Hondartzen kontrola). Interesa duten pertsonei eskatutako baldintzak ezaugarri orokorrak izango dituzte, lana burutzeko hautagaiek trebakuntza jasoko baitute. Edozelan ere, honako ezaugarriak hartuko dira kontuan: euskararen ezagutza (ezinbestekoa); hondartza duen eta hondartzetatik gertu dagoen udalerri batean bizitzea; eta taldean lan egiteko gaitasuna izatea. Aldez aurretiko hautaketa egin ostean, elkarrizketa pertsonalak egingo dira hautagaiekin. Argazkian, Barinatxe hondartzako zerbitzu eraikina / © Sopelako Udala.