Bilboko Portuko Agintaritzaren presidentearekin bildu nahi da Getxoko PP

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 9a, 19:09

Asier Atutxa Bilboko Portu Agintaritzaren presidente berriarekin biltzeko eskaera egin du Getxoko PPk, bidaiari-ontzien kai berriaren lanen zein "Loroaren zelaia" bezala ezaguna den gunean aurreikusita dagoen lur azpiko aparkalekuari buruz galdetzeko asmoz. Hasiera batean, eraikitzen ari diren kaiaren azpian egin behar zuten parking-a, baina azkenean errepideaz bestaldeko landara aldatzea erabaki zuten. "Kaiaren obrak abian diren bitartean, aparkalekuari buruz ezertxo ere ez dakigu. Bi egitasmoak osagarriak dira eta aldi berean egin beharko lirateke", Marisa Arrue tokiko popularren bozeramailearen aburuz. Berriro ere bi proiektuen alde dagoela azpimarratu du Getxoko PPk. Argazkian, 2008ko urriaren bukaeran Algortako kaia bisitatu zuen Queen Elisabeth 2 itsasontziak, bere azken bidaian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun