Larunbat honetan, apirilak 13, Ciclofficina txirrindularitza tailerra egingo dute Larrabasterrako Urko kiroldegian,
Sopelako Udalak antolatuta. Bertan, txirrindula zaleek bizikleten mantenuarekin lotura duten zalantzak argitzeko aukera izango dute, ezagutza mekanikoak jaso, eta abar. Tailerra guztiz debalde izango da. Bakarrik beharrezkoa izango da bizikleta eramatea eta esku-lana. Esperientzia eta erremintak antolatzaileek jarriko dituzte, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Tailerra 10:00etan hasiko da, hautazkoa den ikastaro teoriko batekin, eta 13:00etan amaituko da. Bertan, bizikleten hainbat ezaugarri ikasteko aukera izango da: mantenua eta doikuntzak (labainketa, balazta-doitzeak, kable eta zorroen aldaketa), biomekanika (pedal, aulki eta eskulekuen posizionamendua) eta kirol elikadura (elikagai motak eta erabilera egokia). 14:00etan bazkaria izango da, eta horren ostean, tailerra 21:00ak arte egongo da zabalik. Lehenengo tailer hau bizikletaren inguruko ezagutza ertainak dituzten txirrindulariei zuzenduta dago. Maiatzaren 11n, berriz, bizikletaren inguruko tailer soziala egingo dute, eta oinarri-oinarrizko ezagutzak eskainiko dira (bizikletaren gaineko ergonomia, oinarrizko arazoen diagnostikoa, zulaketak konpontzea, eta abar). Tailerretan izena emateko, aldez aurretik idatzi beharko da
kirolak[abildua]sopelana.net helbidera edo 607 592 960 telefono zenbakira deitu. Argazkian, hainbat lagun Uribe Kostako Umeen Bizikleta Festan / © Berangoko Albisteak.