Gaur, arratsaldeko 8etan,
Ekaitz de Ibero gazte independentista donostiarraren atxiloketa salatzeko mobilizazioa izango da Sopelako udaletxearen aurrean, UKBERRI.NETek jakin duenez. Izan ere, sare sozialen bidez egindako deialdian, autobus bat erre zuelakoan lau urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra jaso zuen gaztea atxilo hartzean Ertzaintzak erabilitako bortxakeria salatu eta atxilotze arriskuan diren beste zortzi neska-mutilekiko elkartasuna adierazi nahi dute antolatzaileek. era berean, Estatu espainolari "hankak gelditzeko" asmoa azaldu dute. Bestalde, hori ez da izango gaur eskualdean hartuko duen protesta bakarra. Goizean, dozenaka gaztek "Denok gara Ekaitz! Donostiako gazteak askatu!" lelopean Leioa eta Erandioko campusa manifestazioan zeharkatu eta ondoren eseraldia egin dute. Goardiek Ertzaintza deituko zuteneko mehatxua egin dietela salatu dute ikasleek,
Leioatik.info zabaldu duenaren arabera. Argazkia: © Leioatik.info.