Barakaldoko punk-rockaz gozatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 10a, 21:40

Ostegun honetan, apirilak 11, “Barakaldo Revienta” Ezkerraldeko aipatu udalerriko punk-rockaren historia biltzen duen liburua aurkeztuko dute Eztabaida Guneak antolatutako solasaldian. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Algortako Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalean. Era berean, kontzertu akustikoa izango da El Bueno, El Malo y El Hijo Puta taldearen eskutik (Josu Distorsion eta lagunak). Gotzon Hermosilla kazetariak idatzi eta argitaratu du "Barakaldo Revienta. Historia secreta del punk rock en Barakaldo (1979-2010)", Bilboko DDT Banaketak kolektiboaren laguntzarekin. Bertan, 70eko hamarkadatik gaur arte, Barakaldon izandako punk-rock taldeen ibilbideak jaso ditu, musika eztanda horrekin jaio ziren fantzine, jaialdi, diskoetxe eta irratiak baztertu barik. 200 orrialde inguru dira, eta orrialde horietan makina bat talde bildu ditu: 70eko hamarkadaren amaierako aitzindarietatik hasita, 091, Corrupción e Isidoro y su Colección de Puertas Plegables, 80ko urteetako mugimendura, Yo Soy Julio César, Distorsión, Parabellum. Azken 20 urteetakoak ere ez ditu ahaztu Hermosillak, hala nola, Los Dalton, Viernes XIII edo La Casa Usher. Argazkian, 2011ko irailaren 29an estreinatu zuten Eztabaida Gune Antiautoritarioaren Villamonte plazako lokala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun