Pasa den igandean burutu zen Akarlandako mountain bike sari nagusia, EAEko Irekiaren bigarren proba.
Erandioko Union Ciclista taldeak zabaldu duenez, 153 neska-mutil aritu ziren bizikleta gainean 30 kilometroko zirkuitua osatzeko. Elite Sub 23 eta Master 30 sailkapenetako partaideek goizeko 11etan abiatu zuten lokatzaren aurkako gerra, azpiko kategorietakoak ordu erdi beranduago hasi zirela. Lehenengo metroetatik aldendu zen Jose Antonio Diez Arriola, Bike Zona taldeko lasterkari kantabriarra, eta bakardadean aritu zen helmugaraino, 1:54:19ko denborarekin. Patxi Cia eta Ismael Esteban jazartzen saiatu baziren ere ez zuten lortu eta 4'43" eta 7'30" sartu ziren. Eskualdeko taldeei dagokienez,
Arflu-Punta Galeak lortu zuen garaipen bakarra emakume gazteen sailkapenean, Yaiza Agirreri esker. Bestalde, Estibalitz Garcia Erandioko Union Ciclista taldekoa bigarren gelditu zen elitezko emakumeen sailkapenean. Manuel Gomez, Israel Perea eta Unai Paniagua Ciclos Getxoko kideak 7., 9. eta 14. lotu ziren elitezko gizonezkoen artean. Master 30 sailkapenean, ordea, Andoni Jimenez bosgarren sartu zen, nahiz eta ibilbidean zehar gurpil bat zulatu zitzaion. Argazkian, Antonio Diez Arriola Akarlandan / © Union Ciclista Erandio.