Sekeko gaztetxeak larunbat honetan, apirilak 13, ospatuko du hirugarren urteurrena. Gauzak horrela, egun horretarako, ekitaldi ugari antolatu ditu udaletxeko plazan zein errota zaharrean
Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS). 12:00etan hasiko dira ospakizunak, azoka agroekologiko batekin. Bertara gerturatzen direnek produktu ekologikoak erosteko aukera izango dute, beraz, udaletxe plaza inguruan. Txikienek ere zer egin izango dute larunbatean. Izan ere, 13:00etan, ipuin kontalaria eta haurrentzako jolasak egongo dira. 14:30ean familia-argazkia aterako dute, eta 15:00etan, berriz, herri-bazkaria egingo dute. Bapo bazkaldu ostean, 16:00etan, bertso saioa izango da, eta ordubete beranduago, Ttek elektrotxarangagaz gazteak tabernaz taberna bazterrak alaitzen ibiliko dira. 20:00etan ekitaldia izango da, eta orduan kontzertuari hasiera emango zaio, Bizardunak, Skandalo GZ eta Burhameak taldeen eskutik. Horrekin batera, bihar herriko ostalaritza lokalak ixteko ordua bi orduz luzatzea erabaki du
Sopelako Udalak. Gauzak horrela, goizaldeko 2:30ean pertsianak jaitsi beharrean, 4:30ean ixteko baimena izango dute tabernek. Klub, disko-taberna, karaoke, pub edo antzeko establezimenduek, berriz, goizeko 6:30ak arte zabalik egoteko aukera izango dute. Argazkian, lehenengo urteurreneko irudi bat / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.