Urtarrilean martxan jarri zen Leioa BiziZberritzen proiektua. Egitasmoa azken urteetan Leioan euskalgintzan eta kultur arloan lanean egon diren hainbat lagunen artean zirriborratu zuten eta helburu nagusia, "zentzurik zabalenean, bizirik dagoen Leioan bizi nahi dugunon topaleku euskaldun, anitz eta parekidea eraikitzea" da. "Hitzak dioen moduan gune fisko batez ari gara, baina baita beste gauza askoren artean, harreman, elkarlan, sinergia, komunitate, ideia eta herri-giroaz ere. Horretarako ahalik eta jende eta eragile gehienekin elkartu, proiektua konpartitu eta bakoitzaren ekarpenak jaso nahi ditugu", azaldu zuten orduan ekimenaren sustatzaileek. Bada, hilabeteetako lanaren ondorioz, egitasmoa aurrera eramateko lokala badaukate. Ongi Etorri herri-topalekua Iturribe kaleko 7. zenbakian kokatuta dago eta horren aurkezpena izango da bihar, larunbata, egingo dute. Hitzordua 18:00etan jarri dute. "Euskaraz, ilusioz, pozez, umorez... betetzeko lekua izango dugu!", azaldu dutenez. Argazkian, Korrika 16 euskararen aldeko lasterketaren hasiera ospatzeko, 2009ko martxoaren 27an kantu afaria egin zuen Leioako Berbalamiñe euskara taldeak / © Berbalamiñe.