Egunean zehar, umeentzako puzgarriak, tailerrak, arko jaurtiketa... izango dira. Aurten, gainera, "Argazki-Call" jarriko dute Berbotsuren ondoan, koadrilarekin jarri argazkia ateratzeko. Bertan, momentuan oroigarri eroango dute, Radio Club Takolos elkarteari esker. Erandioko auzo ezberdinetako gazteen arteko olinpiadak ere egongo dira, Erandioko Gazte Asanbladak antolatua. Azkenik, doako autobusa egun osoan ibiliko da. "Arriaga auzo txikia denez, aurten elkar estutu beharko, baina ederto pasatuko dugu kanpomartxo honetan ere", adierazi dute Berbotsekoek. Besteak beste, Trabudu, Goi Alde eta Uztargi dantza taldeak; Algortako Bertsolari Eskola (ALBE); Mendibaiarte abesbatza; Arriagako Jai Batzordea; Radio Club Takolos; eta Erandioko Gazte Asanblada dituzte laguntzaile Berbotsekoek.
Egitaraua:
12:00etan, dantzak: Goi-Alde, Trabudu. Uztargi.
13:00etan, Mendibaiarte abesbatza.
13:15ean, bertsolariak: Iratxe Ibarra eta Gorka Ostolaza Potxis.
14:30ean, bazkaria (nork berea eginda).
17:00etan, umeentzako dantzaldia: "Gaur Jaia" Xilipurdi taldea.
17:00etan, betiko kantuak Roberto Etxebarriaren eskutik.
18:00etan, dantzaldia: Garilak 26.
Igande honetan, hilaren 14an, Arriaga auzoan ospatuko dute aurtengo Kanpomartxo. Izan ere, antzina, Erandioko auzo ezberdinetako baserritarrak apirilaren hasieran aukeratutako egun eta toki batean batzen ziren Kanpomartxo izeneko festa egiteko. Egun horretan, musika doinuz eta dantzaz beteriko jai egunaz gozatzen zuten. Finean, erandioztar guztien arteko harremanak sendotzeko balio zuen ospakizunak. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, orain dela 23 urte berreskuratu zuen baserri giroko euskal jaia