Sortu: "Rodrigoren berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna exijitzen dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 16a, 12:36

Iker Rodrigo Sortuko kidearen atxiloketaren inguruan, honakoa adierazi nahi du Sortuk: Lehenik eta behin, Iker Rodrigoren berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna exijitzen du Sortuk. Sortuk argitu nahi du ez duela inolako parte-hartzerik izan Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren gorpuzkinari buruturiko harreraren antolakuntzan. Alderdi Popularrak bultzaturiko legez-kanporatze mehatxu dinamikaren baitan kokatzen da atxiloketa hau. Errepresio polizial eta judizialaren bidez konponbide prozesua baldintzatu nahi du bakearen etsaia den Alderdi Popularrak, Euskal Herrian erabat minoritarioa den bere posizio politikoa estatu aparatuen erabilpenaren bidez estaltzen saiatzen den bitartean. Argazkian, Guardia Zibilak Rodrigo atxilotu zueneko irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun