Gizonezko bat atxilotu dute Erandion bikotekideari jotzea egotzita

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean Erandion, genero indarkeria delitua egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Goizaldeko 1:30 aldera, Ertzaintzaren patruila bat Erandioko etxebizitza batera joan zen bikote bat liskarrean omen zegoelako. Etxebizitzara heltzean, agenteek emakume bat aurkitu dute aurpegia odoloztuta zuela; bikotekidearekin eztabaidan aritu zela eta jo egin zuela jakinarazi die ertzainei, polizia iturriek diotenez. Hori ikusita, ertzainek pisuan bertan zegoen ustezko erasotzailea atxilotu zuen: 38 urteko gizonezko bat. Biktima etxebizitzan artatu eta, ondoren, anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman zuen. Argazkian, Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak eraso matxistak salatzeko egindako protesta bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun