Hiru langile zauritu dira Erandioko Cables y Alambres enpresako sutean

Hiru gizonezko zauritu ziren atzo kea arnasteagatik kableak egiteko Erandioko Cables y Alambres enpresan gantza prozesatzeko makina batek su hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eskutik Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez. Esan bezala, Cables y Alambres enpresak Jose Luis Goioaga kalean duen lantegian izan zen sutea goizaldeko 2:55ak aldera. Dirudienez, gantza prozesatzeko makina batek su hartu zuen bost langile inguruan lanean zeudela. Sutearen ondorioz, hiru langile –50, 27 eta 62 urteko hiru gizonezko– Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zituzten kea arnastu zutelako. Suhiltzaileek sutea kontrolatu eta itzali zuten, goizaldeko 3:30erako. Gauzak horrela, eraikinak ez zuen kalte handirik hartu, makineriak bai, ordea. Argazkian, suhiltzaileak artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun