Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da. Hain zuzen ere, Mahmud Baker Hijazi preso palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna hautatu zen munduko gainerako borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. Gauzak horrela,
Askapenak hainbat ekimen antolatu ditu. Besteak beste, Bilboko Moyua plazan elkarretaratzea egingo dute gaur, eguerdiko 12etan. Bestalde,
saharar preso politikoei idaztera deitu dute. Biharko, berriz, “Preso politikoen egoera eta gatazkaren konponbidea” mahai-ingurua antolatu du
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) bitartekari taldeak. Hain justu, munduko hainbat lekutako gatazken konponbideak izango dituzte hizpide. Parte hartzaileen artean izango dira Hahdan Didamiri (Palestina), Oier Gonzalez (Euskal Herria), Fayick Yagizai (Kurdistan) eta Javier Orozko (Kolonbia). Moderatzailea Txente Rekondo izango da. Eta, bideo bitartez, Seanna Walsh (Irlanda) eta Robert McBride (Hego Afrika) ere izango dira ekitaldian. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Bilboko EHUren paraninfoko Bizkaia aretoan. Argazkian, Saharako presoei bidaltzeko postala.