Etzi aurkeztuko dute Berangoko Herrira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 18a, 01:38

Iazko otsailean sortu zen Herrira euskal preso eta iheslariekiko elkartasun mugimendua. Dagoeneko, Uribe Kostako herri nagusi ia guztietan auzokideekin batu eta herri bilguneak osatu ditu, euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetu, EPPKko kideak Euskal Herrira ekarri, iheslarien aurkako jazarpena amaitu eta gatibu eta errefuxiatu guztiak etxeratzeko asmoz. Orain arte, baina, Berangon ez du izan ordezkaritzarik. Eta gabezi hori ostiral honetan, apirilak 19, konpontzeko asmoa dute. Herrirak zabaldu duenez, "ikuspegi, iritzi eta ideia politiko ezberdinetako jendea bildu nahi" du Berangon "eragile berria" denak. Bere burua aurkezteaz gain, "bertaratuen kezkak argitu eta ideiak edo iradokizunak jaso nahi" dituzte. "Modu batean edo bestean, preso eta iheslari politikoen inguruko dinamiketan parte hartu nahi duen" berangoztar "orori" egin diote hurbiltzeko gonbitea. Aurkezpena Berangoeta kultur etxean izango da, arratsaldeko 7:30ean. Argazkian, Jagoba Terrones, Berangoko preso politikoetako bat, atxilotu zuteneko gauean senideak agurtzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun