Presio-eltze bat lehertu da Leioako Ostalaritza Eskolako sukalde batean, udal leioaztarreko iturriek adierazi dutenez. Goizeko 10:15 inguruan gertatu da leherketa, eta inguruan ziren 5 ikasleri eragin die. Mota desberdineko erredurak jasan dituzte ikasleek, eta ospitalera eraman behar izan dituzte. Larrien zauritutakoa emakume gaztea da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Bizkarrean bigarren graduko erredurak ditu, Europa Press albiste agentziak gaineratu duenez. Beste, lauak zauri larririk ez omen dute. Zaurituetako bi Baionako Ostalaritza Eskolako ikasleak dira. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi du ikasleak direla zauritu guztiak. Cristina Uriarte sailburua Gurutzetako ospitalera joatekoa da, eta han adierazpenak egingo ditu. Osakidetzako helikoptero bat joan da lekura, baita anbulantzia ere. Ertzaintzaren arabera, baliteke leherketa presio eltze bat irekitzean izatea, baina oraindik zehazteko dago gertatutakoa. Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak dio posible dela presio eltzean "akats tekniko bat" egon izana. Argazkia: ©
Leioako Ostalaritza Eskola.