Eltze industrial batek eztanda egin ondoren, Leioako Ostalaritza Eskolan gaur goizean zauritu eta erietxera eraman dituzten lau ikasleek gorputzaren %3 eta %14 artean dituzte erredurak, Gurutzetako Ospitaleak eman duen agiriaren arabera, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Larrien dagoena 19 urteko O.H. neska frantsesa da. Erredura Handien Unitatean dago zaindua izateko eta tratamendua jasotzeko, "batez ere analgesikoa". Ikasle frantsesak gorputzaren %14an ditu erredurak, %2-3ko sakoneran, ezkerreko goiko gorputz-adarrean, buruan eta enborrean. Bestalde, 19 urteko O.B.T. ikasleak gorputzaren %8 inguruan ditu erredurak, batez ere enborraren bizkarraldean eta eskuineko goiko gorputz-adarrean. Ospitaleratze solairuan dago, zainduta egoteko eta tratamendua jasotzeko, beste bi zaurituak bezala. Hirugarren zauritua 24 urteko A.I.R. da, eta gorputzaren %6an ditu erredurak, batez ere enborraren bizkarraldean. Azkenik, 22 urteko V.C. ikasleak gorputzaren %3an ditu erredurak, ia gehienak enborraren bizkarraldean. Argazkia: ©
Leioako Ostalaritza Eskola.