
Goizean Leioa eta Erandioko campuseko Irakasle Eskola Unibertsitarioan egin duten bezala, gaur arratsaldeko 7:30ean,
"Punto de Fuga" aldizkaria aurkeztuko dute Larrabasterrako Plaza Beltza kultur gunean, Akilino Arriola kaleko 59. lokalean. "Punto de Fuga" magazina 2006an sortu zen kartzelari buruzko informazioa Estatu espainol mailan zabaltzeko, espetxeen murruen bi aldeetara. Aldizkariak argi eta garbi kartzelak abolitzeko jarrera defendatzen du. Izan ere, "Estatuak txirotasunaren aurrean errepresioz eta giltzapean-sartzeekin erantzuten" duela salatzen dute komunikabideko partaideek. Gainera, "errepresioa guztioi egokitu ahal zaigun kontua" dela ohartarazten dute. Egun, 5.000 ale banatzen dituzte eta presoentzat publikazioa doakoa da. Era berean, kartzelaren inguruko albisteen jarraipena egiten dute webgunean. Argazkia: cc-by-nc-sa
Break0ut.