Gaur, osteguna, hilak 18, "Venezuela, eta orain zer?" hitzaldia izango da Erandioko Kalezulo gaztetxean, Jose Luis Goioaga etorbideko 11bis atarian. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Askapenaren bitartez bertako brigadetara iaz joandako bi gaztek eskainiko dute hitzaldia. Besteak beste, Hugo Chavez Frias komandante eta presidentearen heriotzaren ostean iraultza bolivartarrak, PSUV-k, alderdi komunistak eta bestelako alderdi ezkertiarrek zein Nicolas Maduro presidente berriak mahai gainean izango dituzten erronkak izango dituzte hizpide, tartean oposizioak hauteskundeen emaitzak onartu ez eta sortu duen giro gaiztoa. Zortzi lagun hil dira dagoeneko Hauteskunde Batzorde Nazionaleko bulegoen, misioen delegazioen eta zentro bolivartarren aurka egindako erasoetan. Erandioko Gazte Asanbladak martxan jarritako formakuntzarako dinamika berriak hilean behin izango du parada gaztetxean, "gai ezberdinak jorratuz, hitzaldiak, eztabaidak eta proiekzioak izango direla" EGAko kideek azaldu dutenez. Argazkian, Hugo Chavez Frias 2012ko hauteskunde kanpainan / cc-by-nc-nd
Alex Lanz.