Rammsteinen kontzerturako zerbitzu bereziak jarriko ditu Metro Bilbaok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 18a, 19:49

Bihar, ostirala, Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du Rammstein taldea alemaniarraren kontzertua dela kausa. Bai emanaldiaren aurretik, bai amaieran, metro-zerbitzua indartuko da eta tren gehiago izango dira. Halere, ordutegia ez da luzatuko eta zerbitzuaren amaiera, ostiralero bezala, goizaldeko 2:00ak arte mantenduko da, ordu zehatza geltokiaren araberakoa izango dela. Rammsteinek gaueko 10etan hasiko da joktzen bihar BECen, eta bai kontzertura heltzeko, bai amaitzen denean mugitzeko ere, metro gehiago izango dira. Talde horrek 2009ko azaroan jo zuen azkenekoz Bilbon, "eta zaleak gogotsu daude emanaldi honetarako. Jende asko joango dela aurreikusi da", Metro Bilbaoko arduradunek zabaldu dutenez. Argazkian, Till Lindemann taldeko abeslaria Txileko Santiagon emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa F de Falso.

Kontzertuaren amaieran zerbitzuaren maiztasuna handituko denez, bertaratu direnak arin mugitu ahal izango dira beste leku batzuetara. Garraio enpresaren zuzendaritzak, ohi bezala, joan-etorriko txartelak hartzeko eta Metro Bilbaoko langileen jarraibideei kasu egiteko gomendioa egin du.

Bestalde, pasa den asteburuan Athletic vs Real Madrid partidarekin bat etorrita eta eguraldi paregabea izan zenez, pasa den asteburuan metroko erabiltzaile-kopuruaren datuak "oso onak" izan ziren, enpresak iragarri duenez. 2012ko asteburu bereko datuekin alderatuta, %32 gehiago izan dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun