Euskal Herritik, guri egindakoak bezala sentitzen ditugu agresioak, mehatxuak eta lorpen bolibartarrak gelditzeko edozein erak zein sistema neoliberal eta faxistara bueltatzeko ahaleginak.
Komite internazionalistak, Askapena, Sare antifaxista, Mumiaren lagunak, Baskale, Ernai eta Euskadi Cuba Venezuelako iraultzarekin eta herri bolibartarrarekin elkartasuna adierazteko eta oposizio kolpista faxistaren jokaerak salatzeko kontzentrazio batera deitzen dugu.
Gora iraultza bolibartarra! Gora herri boterea! Jo ta ke, irabazi arte! Burgesia herrigabea ez da bueltatuko!
Komite Internazionalistak
Venezuelako eskuina eragiten ari den liskar multzoa ikusita, Komite Internazionalistak, Euskal Herriko beste gizarte mugimendu batzuekin batera, apirilaren 19an, ostirala, Bilboko Plaza Biribilean arratsaldeko 8etan Venezuelako iraultza Bolibartarrarekin elkartasuna adierazteko egingo den kontzentrazioan parte hartzera deitzen du. Apirilaren 14an, igandea, hauteskundeak burutu ziren Venezuelan, Chavezen heriotza gertatu zenetik hilabete batera. Hauteskunde kanpaina tentsioz beterikoa izan zen eta lehen momentutik oposizioak emaitzak ez onartzea erabakita zuen. Hauteskundeak amaitu ondoren, eta suposatzen zen bezala, Capriles lider duen oposizio burgesak iruzurra salatu zuen. Aitzakia hau erabiliz eskuin burges eta faxista astelehenetik martxan dabil, heriotza, zapalkuntza eta zatarkeria eragiten. Gogoratu behar da 8 lagun hil eta CDIak, PSUVeko egoitzak, etxe sozialak eta irrati zein komunikabide komunitarioak erre dituztela. Argazkian, Nicolas Maduroren garaipena ospatzeko Caracasen egindako kontzentrazio bat / cc-by