Sukaldean praktiketan ari ziren bost ikasle zauritu ziren atzo goizean Leioako Ostalaritza Eskolan. Hasiera batean, eltze industrial batek eztanda egin zuela zabaldu bazen ere, lehen hipotesiaren arabera, behar baino lehenago zabaldu zuen eltzea ikasleetako batek, eta irakiten ari zen ura presioan atera zen. Erredurak dituzte zauritutako bost ikasleek, eta haietako lau Gurutzetako ospitalera eraman zituzten. Erietxean jarraitzen dute laurek, baina medikuen osasun agiriak dio laurak osatzen ari direla. Larrien zauritutakoak erredura handien unitatean jarraitzen du. Gorputzaren %14 du errea, %2-3 zauri sakonekin; buruan, gorputz enborrean eta ezkerreko besoan dauzka zauriak. Gainerakoek 19, 22 eta 24 urte dituzte, eta gorputzaren %3 eta %8 artean dute errea, bizkar inguruan. Argazkia: ©
Leioako Ostalaritza Eskola.