Kosta zaio, bai, Ertzaintzari jendea banaka ateratzea, iritsi diren unean ere ehunka baitziren gazteei babesa ematen ari zirenak. Lekukoen arabera asko ziren hurbildutako ertzainak. Bulebarra moztu egin dute ibilgailu eta oinezkoentzako, eta modu horretan hasi dira goizaldean gazteak atxilotu nahian. Hasiera arrastaka eraman dituzte Herri Harresian zeudenak baina gazteak dauden lekura gerturatu ahala, orduan eta jarrera bortitzagoa izan dutela ertzainek diote lekukoek.
Atxiloketen bideoa (cc-by-sa Argia.com)
Ertzaintza goizeko 6ak inguruan iritsi da Donostiako Bulebarrera, eta ordu erdi geroago hasi da Herri Harresia desegin nahian, besteask beste,