Bestalde, Herrira mugimenduak "gure besarkadarik beroena bidali" die orain gutxi "espainiar eta frantziar Estatuen menpe hil dituzten" Angel Figueroa eta Xabier Lopez Peña preso politiko zirenen senideei. "Euskal Herriak bizi duen egoera berri honetan trikimailu zahar guzti hauek erabiltzen jarraitzea gogor salatu nahiko genuke", adierazi dute Herrirako kideek: "berriro gerta ez dadin, aski da".
Egitaraua:
12:00-14:00 Umeentzako jolasak: ohe elastikoak, egurrezko jolasak, aurpegiak margotzeko tailerra…
13:00 Triki-poteoa herrian zehar.
15:00 Herri bazkaria.
18:00 Pailazoen antzezlana.
20:00 Bideo emanaldia.
22:30 Kontzertua: Hesian, Akerbeltz eta sorpresa gehiago…
Ekimeneko kartela

Bihar, larunbata, Euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko jaialdia den Kandela Eguna hartuko du Plentzia hiribilduko Jai Alai frontoiak. Eguerditik eta goizaldera arte, gazte, heldu zein nagusientzako egitarau zabala antolatu dute Herrira mugimenduak eta Kandelaria kultur elkarteak. Besteak, beste, umeentzako jolasak, bideo emanaldia, hamaika lagunentzako herri bazkaria, mus txapelketa edota Hesian eta Akerbeltz taldeen kontzertuarekin gozatzeko aukera izango da bihar Plentzian. Atxon Rodriguez Herrirako partaidearen arabera, "Egun Euskal Herriak bizi duen aldaketa garaian jendearen gehiengoa kartzela politika hau errotik aldatu eta konponbide bidean jartzeko eskatu du askotan. Eta honen aurrean eta estatuen inmobilismoa ikusita, jaia eta borroka uztartzeko apustua egitea erabaki genuen Herrirako kideok eta Kandelaria kultur elkarteko kideok". Horrezaz gain, Bermeoko herriari ere haien elkartasuna adierazi nahi izan diote eta jaialdian lortuko diren irabazien %0,7 Bermeoko kaltetuei emango diete. Argazkian, ekimeneko aurkezpena.