Gaur goizeko 6etatik aurrera Ertzaintzak Donostiako Aske Gunean egindako atxiloketak eta erabilitako bortxakeria salatu ditu Plentzia eta Gorlizko Ernai gazte eragileak. Gazteen arabera, "'zipaioak' PNV-ren aginduz bortizki sartu dira Aske Gunean. Bertan espetxeratzeko arriskuan zeuden gazteak babesten zituzten 800 bat lagun jipoitu, mehatxatu, identifikatu eta banan-banan atera dituzte. Ondoren, Donostiako 6 gazteak atxilotu dituzte. Ezin ahaz dezakegu hau ez dela hemen amaitzen, oraindik 200 gaztetik gora egoera berean baitaude epaiketaren zain, tartean herrikide bat". Era berean, irmo agertzera deitu dute: "Argi izan dezatela kostako zaiela besteak eramatea, herri harresi sendoa eraikiz errepresioa gaindituko dugula". Gaur zein bihar, hainbat mobilizazio izango dira, tartean bihar, 19:00etan, Sopelako udaletxearen aurrean. Argazkian, Aske Gunearen aurkako operazioaren irudi bat / cc-by Kaos en la Red.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!