Trafikoa moztuko dute Algortako Illeta eta Kasune kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 20a, 03:55

Etzi, astelehenarekin Algortako Illeta eta Kasune kaleen arteko zirkulazio etengo dute. Getxoko Udalaren Komunikazio Arloak jakinarazi duenez, Algortako Sarrikobaso kaleko hornidura tutueria apurtu dela eta, astelehenean, hilak 22, Illeta eta Kasune kaleen arteko jaitsiera-bidea moztu egingo da zirkulaziorako. Konpontze lanak "ahalik eta lasterren" egingo dituztela zabaldu dute, baina ez dute epe finkorik ezarri. Getxoko Udalak barkamena eskatu du konponketa lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, udalerrian izandako beste herri-lanen artxiboko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun