Plentziako Zua-Zua taberna hondatu du suteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 21a, 15:13

Ostiraleko goizaldean Plentziako Zua-Zua tabernako terrazak su hartu zuen, Ertzaintzak ikertzen dituen arrazoiak direla medio. Suak kanpoko altzariak kiskali eta ostatuaren zein eraikinaren fatxada belztu zituen baina ez zuen kalte gehiagorik sortu, suhiltzaileei esker. Iturgitxi kaleko 13. ataria ez zuten hustu behar izan eta ez zen zauriturik egon. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, goizaldeko 3:45 aldera piztu zen sutea eta 5:15ak arte, gutxi gorabehera, luzatu zen, ordu horretara arte ez baitzuten suhiltzaileek menpean hartzea. Ertzainen ustez, nahita hasitako sua izan daiteke ostatuarena. Halere, ez dituzte baztertzen bestelako hipotesiak. Argazkian, "Zua-Zua" tabernaren egoera, larunbatean.

Zua-Zua tabernaren terraza, argazkitan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun