
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campusaren Errektoreordetzak antolatzen duen "Tipi-Tapa osasunez" martxaren hamargarren edizioa izango da igande honetan, apirilaren 28an, goizeko 9:30etik aurrera. Martxak lehen aldiz lotuko ditu Bilboko San Mamesko eraikin berria Leioa eta Erandioko campusarekin. Izan ere, irteera EHUko Bilboko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan jarri dute eta helmuga, berriz, Leioa eta Erandioko campuseko kiroldegian. Ibilaldia, ez lehiakorra, doakoa eta pertsona guztiei zabalik izan arren, Izena ematea ezinbestekoa izango da parte hartzeko, horretarako epemuga ostiralean izango dela. Inskripzioa Leioa eta Erandioko campuseko Kirol Zerbitzuko bulegoetan egin daiteke, 9etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era, edo
rovdepor[abildua]lg.ehu.es helbide elektronikoaren bitartez. Ibilbide osoa egingo duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat (graduko ikasketetan soilik erdia) lortu ahal izango dute. Argazkian, txikienek ere egin dezakete ibilbidea / cc-by-nc-sa
Josi Sierra.