Apirilaren 19an, ostirala, Donostian izandako kontzentrazio batean, Ertzaintzako hainbat kidek
Lander Arbelaitz "Argia"-ko kazetariaren kontra egin zuten honek bere burua kazetari moduan identifikatu arren. Argitalpenak helarazitako bideoan ikus daitekeenez, agenteek lurrera botatzen dute eta, nahiz eta kazetaria dela oihukatzen duen, kolpeka eta bultzakada eramaten dute beste komunikabideetako kideak zeuden musika kiosko bateraino. EKEk, lehen-lehenik, erasoak jasan dituen kideari bere elkartasuna erakutsi nahi dio; eta, bigarrenik, bere sumintzea eta kezka adierazi nahi du euskal poliziak izandako jokabideagatik, kazetariak bere akreditazioa erakusten baitu, eta begi-bistan dago, grabatzen ari den tramankuluarekin batera. Prentsa profesionalentzako gune bat mugatzearen erabakiari dagokionez, EKEk gogoratzen du, bai Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eta baita gizarteari orokorrean, honelako erabaki bat soilik justifikatuta dagoela kazetariek poliziaren lana ez eragozteko edota beraien burua arriskuan ez jartzeko. Baldintza hauek nekez ematen dira kontzentrazio baketsuetan. Argazkian, Ertzaintza neska bat ateratzen Aske Gunetik / cc-by-nc-sa Gari Garaialde -
Bostok Photo.