Getxoko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu joandako asteburuan bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita, 60 mg/l-tik gorako alkohol-mailarekin gidatzen zutelakoan. Beste bi gidariri salaketa administratiboa ipini diete baimendutakoa baino maila handiagoarekin gidatzen zutela iritzita. Lehen atxiloketa larunbat gauean egin zuten, Bolue kalean gidari batek bere autoz ondo aparkatuta zeuden beste hiru auto jo eta gero. Bertaratutako Udaltzaingoko agenteek alkoholemia-proba egin zioten gidariari, arnasa botata, eta 0,98 mg/l-koa izan zen emaitza, baimendutakoaren halako lau handiagoa. Bigarren atxiloketa atzo igandean, 02:33 aldera egin zuten, 0,88 mg/l-ko maila eman zuen gidari bati alkoholemia-proba egin eta gero. Horrez gainera, gizonezkoak ez zuen inolako gida-baimenik aurkeztu. Azkenik, eta baimendutako alkohol maila gainditu zuelakoan, bi gidari salatu zituzten administrazioaren aurrean, hurrenez hurren, 0,56 mg/l eta 0,59 mg/l-ko maila emateagatik haiei egindako proban.