Bularretako minbizia saihesteko hitzaldia izango da bihar Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 22a, 22:02

Bihar, asteartea, bularretako minbiziari buruzko hitzaldia izango da Berangoetako kultur etxean, arratsaldeko 6:30etik aurrera. Tokiko iturriek gogoratu dutenez, Acambi Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkartea da ekimenaren arduraduna, eta Basurtuko ospitaleko Irudi Bidezko Bularraren Diagnostikorako Sailaren zuzendaria den Elena Cintora mediku erradiologoak emango du hitzaldia. Esperientzia larri horretatik pasatu diren emakumeak ere bertaratuko dira, "mezu kementsua bidaltzea eta prebentzioaren garrantzia azpimarratzea" xede izango dutela. Ekimena Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak aurreko asteotan burututako lehenengo Osasun Jaiaren ekitaldien artean kokatzen da. Argazkian, ebakuntza izan duten pertsonak bisitatu eta psikologikoki laguntzea da Acambi elkarteak burutzen duen lanetariko bat / cc-by Jennifrog.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun