Raspasek txapela jantzi du Cazauboneko nazioarteko estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 22a, 22:53

Areetako Raspas eta Baionako arraun taldeetako arraunlariek osatutako zortziko lemazaindun ontzi mistoak Cazauboneko nazioarteko estropada irabazi zuen atzo, igandea. Frantziako Armagnac eskualdean burututako estropada horretan, jarleku mugikorreko maila absolutuan aritu ziren bizkaitarrak eta lapurtarrak. Ontzi txapeldunaren ordezkaritza areetarra honako lau arraunlari hauek osatu zuten: Jon Carazo, Ander Zabala, Imanol Calvo eta Marcos Morales. Finalean, Raspas-Baionako 8+ ontzia bigarren eta hirugarren lotu ziren Hondarribia eta Orioren aurretik helmugaratu zen. Garailearen denbora 05’54.93-koa izan zen. Hondarribiak 05’56.97-ko marka egin zuen eta Oriok, berriz, 06’00.54-koa. Raspasek aurrean izango duen lehiaketa ofizialeko hurrengo jarduna Euskadiko Txapelketa izango da, etzi zortzi, maiatzaren 1ean, Arabako Legutio herrian. Bertan ere, lemazaindun zortziko modalitatean hartuko dute parte. Argazkian, Raspasen eskifaia Cazaubonen / © Raspas arraun taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun