
Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Sopelako Udalak ekitaldia antolatuko du iganderako, hilak 28. Ekimen horren bidez, lan istripuz hildako sopeloztarrak omenduko dituzte. Era berean, Udalak aldarrikatuko du "langileek modu duin eta seguruan lan egiteko eskubidea" dutela, tokiko iturriek aurreratu dutenez. Hau da, "eraginkortasun eta mozkin ekonomikoen gainetik, langileen bizitzari lehentasuna eman behar" zaiola. Esate baterako, 2012. urtean prekarietatearen ondorioz 56 langilek bizitza galdu zuten. 2013 urtean, dagoeneko 14 lagun hil dira lanean ari ziren bitartean. Ekitaldia goizeko 12:30ean hasiko da Jauregizar plazan. Argazkian, iaz ere lan istripuetan hildako langile sopeloztarrak omendu zituen Sopelako Udalak / © Julen Nafarrate - Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!