Larunbatera arte irakurleak protagonista dira Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 23a, 23:56

Gaurko Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, irakurketak protagonismoa bereganatu du Berangon hilabete honetan, atzotik eta larunbatera arte Liburuaren Astea ospakizuna izango dela. Liburutegiak kalera irteten dira egunero, umeek ikus dezaten liburuak aisialdirako leku erakargarriak direla eta ihesbide kulturaleko esparru hauetan dibertitu ahal direla. Jarduerak irakurketa zaletasuna sustatzeko txikienei zuzenduta egongo dira, ohitura on hori hartzeko helburuarekin. Tailerrak ludikoak eta parte hartzaileak dira eta txikien integrazio soziala eta taldean lan egitea erraztea nahi dute. Baina adin guztietarako ekimenak daude, helduentzako mikroipuinen lehiak edota bigarren eskuko liburuak salduko dituen elkartasunezko liburu azoka kasu. Argazkian, larunbatean frontoiak hartuko du elkartasunezko liburu azokaren bosgarren edizioa / © Berangoko Udala.

Ludotekak eta umeentzako liburutegiek beraien ohiko aktibitateak aldatu dituzte, jolasak eta tailerrak kalera eraman eta berriak antolatu dituztela, haien artean, ipuin bat sortzeko tailerra. Hori ostegunean izango da. Horrez gain, elkartasunezko Liburu Azokak merke salduko diren bigarren eskuko argitalpenak eskainiko ditu, bildutako diru-kopurua proiektu humanitarioetara zuzentzeko helburuarekin.

Hiru kategoria ezberdin izango dituen pertsonaien ormenaren lehiaketa atzo hasi arren, ostiralera arte badago parte hartzeko aukera. Bertan egingo diren proposamen guztiak jasoko dira umeentzako liburutegian. Irabaziko duten lanak larunbatean ezagutaraziko dira, frontoian.

Egun berean, elkartasunezko liburu azokaren bosgarren edizioa egingo da herriko frontoian. Goizeko 11etatik aurrera arratsaldeko 7ak arte, erabilitako argitalpenak salduko dira euro baten truke. Oraingo honetan, bildutako diru-kopurua Angelman Sindromeko Elkarteak jasoko du. Bitartean, frontoian bertan, tailer bereziak izango dira 11etatik 14:00etara, eta 18:30ean Traperos del Rio taldeak "A jugar" ikuskizun partizipatiboa aurkeztuko du. Frontoian eta kanpoan antolatutako aktibitate guztietan jagoleak izango dira.

Mikroipuinak

Udal Kultur Sailak Mikroipuinen Lehiaketa antolatu du aurten estraineko aldiz. Ekimen horretan 18 urtetik gorakoek parte hartzeko aukera izan dute, kategoria bakarrean, euskaraz edo espainolez. Gaia librea izan dute eta kontakizunen gehienezko luzera 500 hitzetakoa zuten. Aurkeztutako lanak elkartasunezko liburu azokan, frontoian, erakutsiko dira, bai irabazlearena, bai irabazi ez dutenenak ere. Ekitaldi hori larunbatean, 13:00etan gutxi gorabehera izango da. Garaileak “e-reader” bat jasoko du saritzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun