2012ko udaberrian, Espainiako Ingurumen Ministerioak sakontasun handiagoko laginak hartzea eskatu zuen, dragatze egitasmo hori behar bezala ebaluatu ahal izateko. Ordutik, eginiko lagin biltze berri horri buruz zein geure itsasoa harrobi bihurtzeko proiektu horren egoera administratiboari buruz ez dugu inolako informaziorik jaso Bilboko Portu Agintaritzatik; ezta Getxoko Udaletik ere. Madrilgo Ingurumen Ministeriotik oraindik ez dute argitaratu ingurumenaren gaineko eragin azterlana.
Hori dela eta, Abra Bizirik Plataformak mozioa aurkeztuko die Getxoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei, eztabaidatua izan dadin apirileko Osoko Bilkuran, udal horrek Bilboko Portu Agintaritzari kata horien inguruan informazioa eta gure Itxaso eta kostaldearen egoera kaltetu dezakeen egitasmo horretaz gardentasun informatiboa eska diezaion.
Abra Bizirik Getxoko plataformaren izenean, Gabriel León Caballero, Dámaso Lazkano Lazkano, Iñigo Elortegi Suárez, Christian Reinicke Urrutikoetxea, Kike Prada Olleta eta Gabi Basañez Ruiz