Topaketa antolatzeko, beste askotan bezala, Leioak EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako laguntza izan du. Ekintza ugari antolatzeaz gain, hitzaldi garrantzitsu bat izateko aukera eman du elkarlan horrek, Framcesco Tonucci psikopedagogo ospetsua Leioan izatea. Tonucci “Umeen hiria” izeneko liburuaren egilea da eta Hezkuntza Komunitatearen filosofiaren sortzaile nagusia.
Deialdi berezia
Topaketak aste osoko egitarau zabala izango badu ere, antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute maiatzaren 4an, larunbata, sortuko duten Leioaztarren Ezagutzen Sarea (LES) deritzotenaren aurkezpena. Ezagupen banku horretan bi urtez lan egiten jardun du Herrigunek eta, ezagupen zehatzak eskuratu nahi dituzten pertsonak eta gabezi horiek estaltzeko ezagupenak dituztenak batzean datza, batez ere sare arautuez kanpo.
Maiatzaren 4an, arratsaldeko 4etan, banku hori jendaurrean zabalduko dute, “Una Herramienta para la riqueza colectiva y Personal” hitzaldiaren bidez. Horretaz gain, herrikideak gonbidatu dituzte haien ekarpenak egitera, norberak bere ezagutza Leioako komunitatearekin partekatzera, LES+ ekimenarekin bat eginez. Horretarako, izena eman behar da Topaketa.org webgunean.
Topaketari buruzko "Leioa" udal aldizkari monografikoa
