Kanabisa substantzia estupefaziente ilegalik zabalduena da Euskal Herrian, eta 2010ean EAEko biztanleriaren %34,2k probatua zuen, Arartekok zabaldu zuenez. Era berean, marihuana legalizatzeko gehiengo soziala bada. Izan ere, "Euskadi y Drogas, 2010" txostenean jasotzen denez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen %89,2k nahi du terapietan erabiltzeko legala izatea. Autokontsumoa despenalizatu behar dela pentsatzen dutenak, ordea, gutxiago izan arren, gehiengo osoa lirateke, %54,7.
Iaz, Eusko Legebiltzarrak erabilpen medikurako klub kanabikoen legalizazioa aztertzeko batzordea eratu zuen, kontsumitzaileek 15 urtez horrelako pausoak eskatu ondoren eta Ertzaintzak autokontsumo taldeen aurka burututako eta epaitegiek ezertan utzitako hainbat sarekada ospetsuen ostean. Halere, Espainiako Drogaren Aurkako Fiskaltzak ukatu egin zuen EAEk marihuana edozein arlotan legalizatzeko eskuduntzarik izatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.