Gazteen etorkizun "krudelaz" aritu da EH Bildu campuseko eragileekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 24a, 22:33

Gaur goizean, Laura Mintegi, Juanjo Agirrezabala, Lur Etxebarria, Xabier Isasi eta Arri Zulaika EH Bilduko legebiltzarkideak Leioa eta Erandioko campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean izan dira, unibertsitateko irakasle, ikasle eta eragileekin batzartzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak goizean bertan Bruselatik iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak erretiratuko dituen aurrekontuak izan dituzte hizpide. Euskal Herriko gazteak "etorkizun beltzera kondenatu nahi ditu Urkulluk eta EAJk defendatzen duen herri ereduak", ezkerreko koalizio independentistaren arabera. Horixe salatu dute legebiltzarkideek eragileen aurrean, eta euren hausnarketa eta proposamenak jaso dituzte. Gazteriaren etorkizunean "garrantzitsuenak diren politiketan murrizketez josi" dituztela salatu du EH Bilduk. Argazkian, Laura Mintegi Lakarra legebiltzarkide algortarra / cc-by-sa Euskal Herria Bildu.

Lur Etxebarria legebiltzarkidea batzarra laburbiltzen duen bideoan (cc-by-sa EH Bildu)



Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun