Superabitetik datorren diru horrek, Aralarren ustez, ekonomikoki zein sozialki askoz errentagarritasun handiagoa duten erabilerak ditu, batez ere gauden krisi egoeran egonda: barne kontsumoan eragin zuzena duten funtzionarioei ezarri zaizkien soldata murrizketak geratzea; herrialdeko ehun ekonomikoa mantentzea, horrek eragina duelako geroko diru bilketan; edo bazterketa egoeran dauden edo baztertuak izateko bidean dauden herritarren erreskatea.
Tratu ezberdintasun nabarmena egin ari da foru gobernua, jada Ogasuna ez garelako herritar guztiok eta, gainera, gizarteari ematen zaion mezua da kirol kudeaketa txarra saritu egiten dela... horretarako interesa dagoenean, jakina, azpimarratu du Aralarrek.
Bizkaiko Aralar