Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak jakinarazi du trumoi-ekaitza eta txingorra botatzeko aukera handia dagoela, batez ere Kantauri isurialdean. Era berean, elur-kota 800-1.000 metrora kokatuko da etzi, larunbata. Euskalmeten iragarpenaren arabera, bihar, ostiralean, goizean han-hemenka prezipitazio txikia egingo du, eta egunaren bigarren zatian prezipitazio txikia izango da lurralde osoan, gauean noizbehinka ertaina izanik. Elur-kota 1.100-1.200 metrora jaitsiko da. Larunbatean, berriz, zaparrada txikiak izango dira, eta zenbait tokitan ertainak, aukera handiagoz egunaren lehen partean. Elur-kota are gehiago jaitsi eta 800-1.000 metrora kokatuko da. Trumoi-ekaitza eta txingorra botatzeko aukera handia izango da, batez ere Kantauri isurialdean. Azkenik, igandean, egunaren lehen partean, zaparrada txikiak botatzeko aukera txikia izango da, baina arratsalde eta gauean prezipitazio txiki-ertaina egingo du. Elur-kota 700-800 metrora kokatuko da goizaldean eta 1.000-1.200 metrora igoko da arratsalde eta gauean. Argibide gehiagorako, kontsultatu
UKBERRI.NETeko eguraldi zerbitzua. Argazkian, hainbat neska aterki azpian, artxiboko irudian.