Jesus Andres Perez Itzubaltzeta / Romoko auzokidea Gurutzetan
hil zen pasa den asteko ostegunean, 83 urte zituela. Andresek
Gobela elkartea sortu zuen Felix Etxebarria, Jesus Ferrero eta Julio Ugarterekin, egungo kultur etxean dagoen tokian, eta bere lehen presidentea izan zen 1961etik aurrera. Ideologiaz abertzale izanik, hainbat elkarteri eta mugimenduri Frankismoen debekuetatik ihes egin eta haien ekimenak aurrera eramateko aterpe eskaini zien. Haien artean, gutxienez 1953tik Accion Catolica taldearen barruan jarduten zuen Zasi Eskola dantza taldea egon zen. Katolikoa, San Jose elizako abesbatzan ere aritu zen. Jesus Andres egungo itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaien aurrekaria izan zen
Nazioarteko Tortilla Txapelketaren sorreran ere parte hartu zuen. Javi Garcia "Guasmada", Alfredo García, Alfredo Saez eta Julen Arestirekin batera, Getxoko Paella Lehiaketaren antzeko ekimena abiatu zuen Gobela elkartearen bidez 1964an edo 1965ean. Pasa den astelehenean, eliz ekitaldiak egin zizkioten San Jose elizan eta gaur, arratsaldeko 8:30etik aurrera, esker ona ekitaldia egingo dio Zasi Eskola dantza taldeak herriko Santa Eugenia plazan. Argazkian, Jesus Andres artxiboko irudian.