Uribealdea eta Getxo Rugbyko emakumeak Mungiako txapelketan lehiatuko dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 26a, 05:15

Mungiak emakumezko euskal rugby hitzordu berri bat estreinatuko du bihar, larunbatarekin. Uribe Butroeko herri horretako Atxurizubi zelaiak Udaberri Txapelketaren hasiera hartuko du zazpirako modalitatean. Bertan, Uribe Kosta eskualdeko bi talde izango dira. Alde batetik, etxeko taldea den Uribealdea, Mungia eta Plentziako kluben konbinatua. Beste aldetik, Londrestik bueltan dauden getxoztarrak, 25. urtemugako olatuan daudenak. Haiekin batera, Durango, Gasteizko Gaztedi, Hernani eta Eibar taldeko errugbilariak lehiatuko dira. Zazpirako rugby mota hori olinpikoa izango da hurrengo Rio de Janeiroko Jokoetan, 2016an. Argazkian, Getxo Rugbyko emakumeen taldea artxiboko irudian / © Angela Perez Goicoechea - Getxo Rugby Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun