Horregatik, Donostian bezala, bizikletak 24 orduz eskuratu ahal izatea eskatu dute. Udal Gobernuarentzat hori bideragarria izango ez balitz, egungo ordutegia gauerdira arte luzatzea ere onartuko lukete. Era berean, orain bizikleta erabiltzeko dagoen ordu bateko muga zabaltzea nahi dute.
Egun, GetxoBizi Leioako bizikleta mailegu zerbitzuarekin konektatuta dago. Bilduk Uribe Kostako beste herriekin ere lotzeko beharrezkoak diren harremanak eta tramiteak egitea eskatu dio Udal Gobernuari.
Azkenik, bizikleta "uneoro egoera onean egoteko neurriak" hartzea ere eskatu dute. Izan ere, "zenbait erabiltzailek jakinarazi digutenez, bizikleta batzuen egoera kaskarrak, horien erabilera zailtzen du distantzia luzeak egiteko", baieztatu du Maitane Nerekan Umaran Bilduren eledunak. Gabezia hori konpontzeko, GetxoBizi zerbitzua eskaintzen duen Emaus jendarte enpresarekin eta beharrezkoak diren eragileekin elkarlanean aritzea eskatu diote Udalari.
Bilduk "trafikoari eta kutsadurari aurre egingo dion garraio sistema posible" dela uste du eta horren alde lanean jarraitzeko prest agertu da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.