Ekimen horien ondotik, datozen egunetan ere, maiatzaren 4ra arte, hainbat jarduera egingo dira, besteak beste, makilaje-tailerra, ipuin kontalariak, bidaiei buruzko hitzaldi bat eta yoga eta taiji saioak izango dira.
Udalak zabaldutakoaren arabera, Getxo AktibaTu! ekimenaren helburua herriko espazioaz gozatzea eta bertako saltokiak erabiltzea da, horrekin batera kirolaz ohiko kirol instalazioetatik kanpo gozatzea, ohitura osasuntsuak hartzeko beharraz sentsibilizatzea eta artista gazteen talentua ezagutzera eman nahi dutela.
Getxo AktibaTu! ekimeneko egitaraua
Gaur, ostirala, Getxoko Udaleko hainbat atalek prestatutako Getxo AktibaTu! izeneko ekimena abiatuko dute. Jarduera horrek denda-kaleak dinamizatzea du xede, kultur, kirol eta aisialdi osasuntsua eskainiz. Horretarako, Getxo Kirolak, Getxoko Kultur Etxea, Getxolan eta Enplegu Zerbitzua koordinatu dira. Gaur, ekimena inauguratzeko, 18:00etatik aurrera xake partida azkarrak, aldiberekoak eta jokoan ikasteko tailerra izango dira Itzubaltzeta / Romoko terraza gune batean. Hasieran Aurrezki Kutxa kalean iragarrita bazegoen ere, Gobelondora pasatu dituzte xake ekimenak. Gainera, euria eginez gero, elizako atarira ere mugituko dituzte. 19:30ean, berriz, "Como gestionar el estres en tiempos de crisis" hitzaldia izango da Fadurako kiroldegiaren Areto Nagusian. Bihar larunbat goizean, 11etatik aurrera, xakean jarraitzeko aukera izango da Itzubaltzetan eta Algortan, ordea, espainolezko hitzaldiak entzuteko. "Del norte al sur del mundo: Groenlandia, bajo la aurora boreal" solasaldia izango da San Nikolas plazako liburutegian. Argazkian, ekimeneko aurkezpena / © Getxoko Udala.